lunes, 14 de diciembre de 2009

Alfabetazio digitala!!!

Alfabetazio digitalari buruzko bi bideo klik1 eta klik2 hauetan TTBB-k hezkuntzan izan ditzaketen aurrerapenak ikus ditzakegu. Hala ere,kontuan izan behar dugu beti, informazioa ongi aukeratu behar dugula,hau da,modu kritiko batean.Nahiz eta informazio ugari egon,guk eta gure ikaslei informazioa modu kritiko eta egoki batean sailkatzen irakatsi behar diegu. Horretarako iragazketa lana egitea beharrezkoa da. Izan ere,interneten sasi-aditu ugari baitaude. Ondorioz,lan baliogarria eta interesgarria egiteko aukera izango dugu eta nahi izanenz gero,beste pertsonekin konpartitzeko oso baliogarria izango dena.

lunes, 23 de noviembre de 2009

domingo, 15 de noviembre de 2009

BLoGak hezkuntzaN?

Nire iritziz oso gauza interesagarria eta aproposa da blogak
hezkuntzan erabiltzea.Alde batetik, gurasoei haurren egunerokoa hurbiltzeko bideaa delako eta bestetik,haur hezkuntzan lanean iharduten dugun guztiok behar dugun informazio ugari gure eskura izan dezakegulako oso azkar.Izan ere,guraso,irakasle eta haurren arteko harremana sendotu daiteke.
Gaurko klasean haur hezkuntzan oinarrituta dauden haibat bloga ikusteko aukera izan dugu eta eta esperientzia primerakoa izan da.Haurrekin lantzeko jolasak,argazkiak,hezkuntzako berriak,fitxak,kantak...gauza ugariak dira bloga hauetan aurki ditzakegunak.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Pelutxe proiektua!!!


Pelutxe proiektu telematikoa Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei, hau da, bost urteko geletan daudenei zuzenduta dago. Pelutxea gelako martxan sartu eta ikasleen bizipenetan parte hartuko du. Bi ikastetxe artean pelutxezko panpinen trukaketaren bidez teknolgia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira.

Pelutxezko Panpinen proiektua, “Ositos de Peluche” IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik.

Gaztelaniazko bertsioa, helbide honetan ikus daiteke: http://www.telar.org/telar/proyectos/ositos/ositos.htm

Jatorriz, Australian egindako proiektu baten ondorioa da, hona helbidea: http://www.iearn.org.au/tbear/

Gipuzkoako hainbat ikastetxeetan Pelutxe proiektuan parte hartzen ari dira bost uteko ikasleak. Hemen adibide batzuk topa ditzakegu:
Pelutxe proiektua Mogel ikastolan
Aginagako Herri eskola
Legazpiko domingo Agirre eskola
Pelutxe proiektuan parte hartu nahi izan eskero, urrian zehar aukera dago. Formulario bat bete behar da.

Lehen hezkuntzarako ere proiektu telematikoak daude: “Euskadin zehar” eta “Azmaliko“
.




Ipuin baten balore matematikoa..


El valor matemático de un cuento
Estamos inmersos en pleno proceso de renovación de los proyectos curriculares de los centros para adecuarlos al nuevo marco legislativo, es decir, para desarrollar en la práctica un curriculum basado o, mejor dicho, orientado al logro de las competencias generales y básicas. Sabemos que el concepto de competencia contiene los tres tipos de contenidos (conceptuales, procedimentales y actitudinales) a los que ya nos habíamos acostumbrado, pero va más allá, ya que se define como la “combinación integrada de conocimientos, destrezas y habilidades, actitudes y valores adecuados al contexto, que precisa todo el alumnado que cursa la Educación Básica y que debe alcanzar para su realización y desarrollo personal, así como para la ciudadanía activa y la integración social”.

Este nuevo concepto reclama prácticas educativas más globalizadas, en las que se plantea abordar el objeto de aprendizaje desde su complejidad, evitando parcelaciones del curriculum que, muchas veces, están en la mente de los docentes, pero no de los niños y las niñas que se enfrentan a una nueva situación de aprendizaje.

Este principio de globalización es tanto más importante cuanto más pequeños sean los niños y las niñas, pero es frecuente encontrar dificultades a la hora de diseñar situaciones de aprendizaje adecuadas. Bajo el título “El valor matemático de un cuento” encontramos una interesante propuesta didáctica globalizadora en la que se combinan con armonía la competencia en comunicación lingüística, la competencia matemática, además de otras competencias en función del contenido del cuento (social y ciudadana, científico-tecnológica, cultural y artística…).
.




domingo, 8 de noviembre de 2009

Prometeus bideoaren iruzkina

Bideo honetan azaltzen denez,etorkizun ez urrun batean,internet eta IKT-ak gure bizitzan toki garrantzitsua izango dute,gure gizartean bilakaera izugarria izango duelako,hain zuzen ere.Betiko komunikabideak desagertuko dira,eta gure eguneroko guztiak internet inguruan biratuko dute.Gainera,bideoan azaltzen denez,aurrerapenak oso azkar doaz.
Nire ustez,bideoan islatzen dena gure etorkizuna izango da.Beharbada bideoan oso etorkizun hurbila aipatzen da.Izan ere,gizarte honetan oraindik badago internet eta teknologi berriak kontrolatzen ez dakiten pertsona ugari.Baina argi eta garbi dago,gizartea eta bizitzeko modua aldatuko direla.Etxean pantaila baten bidez,zure eskura edozer gauza izango duzulako,etxetik irten gabe.
Nire iritzia bideoan irudikatzen den etorkizunaren aurrean nahiko ona da.Hala ere,gai hauei buruz hitz egiten dudan bakoitzean aipatzen dudanez,alde onak eta alde txarrak ditugu.Primeran egongo da interneten bidez eguneroko hainbat gauza eskura izatea.Bestalde,ez zait oso egokia iruditzen etorkizun batean jendeak 24 ordu ematea ordenagailu baten aurrean etxetik irten gabe.
Gure aldetik,haur hezkuntzan lan egingo dugunez,aproposa iruditzen zait,teknologia berrietan maila batean adituak izatea,hezituko ditugun haurrak izango baitira gizarte moderno honen partaideak.
Laburbilduz,gizarte berri honetara moldatu beharko gara,ahaztu barik gure bizitzan teknologia berriak eta internet baino gauza gehiago eta interesagarriak daudela.