lunes, 9 de noviembre de 2009

Pelutxe proiektua!!!


Pelutxe proiektu telematikoa Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei, hau da, bost urteko geletan daudenei zuzenduta dago. Pelutxea gelako martxan sartu eta ikasleen bizipenetan parte hartuko du. Bi ikastetxe artean pelutxezko panpinen trukaketaren bidez teknolgia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira.

Pelutxezko Panpinen proiektua, “Ositos de Peluche” IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik.

Gaztelaniazko bertsioa, helbide honetan ikus daiteke: http://www.telar.org/telar/proyectos/ositos/ositos.htm

Jatorriz, Australian egindako proiektu baten ondorioa da, hona helbidea: http://www.iearn.org.au/tbear/

Gipuzkoako hainbat ikastetxeetan Pelutxe proiektuan parte hartzen ari dira bost uteko ikasleak. Hemen adibide batzuk topa ditzakegu:
Pelutxe proiektua Mogel ikastolan
Aginagako Herri eskola
Legazpiko domingo Agirre eskola
Pelutxe proiektuan parte hartu nahi izan eskero, urrian zehar aukera dago. Formulario bat bete behar da.

Lehen hezkuntzarako ere proiektu telematikoak daude: “Euskadin zehar” eta “Azmaliko“
.




No hay comentarios:

Publicar un comentario