domingo, 8 de noviembre de 2009

Prometeus bideoaren iruzkina

Bideo honetan azaltzen denez,etorkizun ez urrun batean,internet eta IKT-ak gure bizitzan toki garrantzitsua izango dute,gure gizartean bilakaera izugarria izango duelako,hain zuzen ere.Betiko komunikabideak desagertuko dira,eta gure eguneroko guztiak internet inguruan biratuko dute.Gainera,bideoan azaltzen denez,aurrerapenak oso azkar doaz.
Nire ustez,bideoan islatzen dena gure etorkizuna izango da.Beharbada bideoan oso etorkizun hurbila aipatzen da.Izan ere,gizarte honetan oraindik badago internet eta teknologi berriak kontrolatzen ez dakiten pertsona ugari.Baina argi eta garbi dago,gizartea eta bizitzeko modua aldatuko direla.Etxean pantaila baten bidez,zure eskura edozer gauza izango duzulako,etxetik irten gabe.
Nire iritzia bideoan irudikatzen den etorkizunaren aurrean nahiko ona da.Hala ere,gai hauei buruz hitz egiten dudan bakoitzean aipatzen dudanez,alde onak eta alde txarrak ditugu.Primeran egongo da interneten bidez eguneroko hainbat gauza eskura izatea.Bestalde,ez zait oso egokia iruditzen etorkizun batean jendeak 24 ordu ematea ordenagailu baten aurrean etxetik irten gabe.
Gure aldetik,haur hezkuntzan lan egingo dugunez,aproposa iruditzen zait,teknologia berrietan maila batean adituak izatea,hezituko ditugun haurrak izango baitira gizarte moderno honen partaideak.
Laburbilduz,gizarte berri honetara moldatu beharko gara,ahaztu barik gure bizitzan teknologia berriak eta internet baino gauza gehiago eta interesagarriak daudela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario